Aurrekontuetan parte hartzea bultzatzeko prozesuari ekin dio Agurainek

Erredakzioa 2023ko urr. 27a, 09:00

Agurain, airetik ikusita. Argazkia: AFA-QUINTAS

Aguraingo Udala 2024ko aurrekontuak osatzeko prozesuan murgildu da. Herritarrek azaroaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, eta azaroaren 15ean batzar irekia egingo dute.

Raul Lopez de Uralde Aguraingo alkate berriak bando batean iragarri duenez —aste honetako ALEAn elkarrizketa—, Aguraingo Udalak dagoeneko ekin dio 2024. urteko udal aurrekontuak zehazteko prozesua. EH Bilduren udal gobernuak prestatuko du proiektu ekonomikoaren oinarria, baina herritarren iritzia jasotzeko eta euren parte hartzea bultzatzeko prozesu baten eskutik egingo du.

Horretarako, herritarrek beren proposamenak, ekarpenak eta iradokizunak aurkezteko aukera izango dute azaroaren 2ra arte, udal bulegoetan edo udalaren webgunean, iradokizunen postontziaren bidez.

Bestalde, azaroaren 15ean, asteazkenean, batzar irekia antolatuko dute 19:00etan Aguraingo udaletxean. Bertan, datorren urteko aurrekontuaren funtsezko ildo nagusiak aurkeztuko ditu udal gobernuak, baita ekarpenak aurrez aurre jaso ere. Alkateak parte hartzera deitu ditu Aguraingo bizilagunak.

Erlazionatuak

Aurrekontuetan eragiteko unea

Erredakzioa 2023 urr 25 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago