Maiatzaren 7an, Nazioarteko Dantza Egunarekin bat eginik, igandean, Araba Euskarazek Aguraingo kale eta plazak dantzaz jantzi nahi ditu. Helburu horrekin, Euskal Herriko dantza talde ezberdinak ariko dira egun osoan zehar herriko kale eta plazak alaitzen.
Egun osoan zehar, Euskal Herri osoko dantzariek estilo ezberdinak plazaratuko dituzte, betiko dantzak zein egungo erritmoak uztartuz.
Elkar -EKIN dantzan! lelopean, 12:00etan ekingo diote eguneko jardunari kalejiran. Santa Marian bazkaldu ostean, 16:30ean Dantza Plaza parte hartzailea egingo da eta festa amaitzeko aurtengo Araba Euskarazeko abestia sortu duen TTEK elektrotxaranga kalejiran abiatuko da.