Lautada Puzle Room ALEAkidea da!

Erredakzioa 2023ko ots. 22a, 16:18
Lautada Puzle Room / Argazkia: ALEA

Lautada Puzle Roomeko lagunak ALEAkide egin dira gaurkoan.

Audikanan kokatuta dagoen ihes gela dugu Lautada Puzle Room, EAEko landa eremuan kokatuta dagoen lehenengo ihes gela.

Larrialdi klimatikoa du ardatz ihes gelak. Lurraren etorkizuna arriskuan jarri du aldaketa klimatikoak, eta jokalarien helburua planeta salbatzea izango da.

Ihes gelari buruz gehiago jakiteko, Lautada Puzle Roomek ALEAren  gida komertzialean duen fitxa kontsultatu dezakezue, haiekin harremanetan jarri eta erreserbak egiteko.

Gainera, ALEAkideentzako sorpresatxo batzuk prestatzen gabiltza. Adi egon!

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide