Barrundiako Eskola Txikiko gurasoek konponbide bat eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

Erredakzioa 2020ko eka. 11a, 18:55

Kilimak gurasoen elkarteak elkarretaratzea egin du Eusko Jaurlaritzaren aurrean. / KILIMAK

Barrundiako Kilimak gurasoen elkarteak elkarretaratzea egin du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin eta Maite Alonso sailburuordearekin bilera bat eskatzeko.

Hezkuntza Sailak gaur ezin zuen bilerarik egin, baina Kilimak guraso elkartearekin ostiralean biltzea onartu du. Beraz, bihar 11:00etan bilera egingo dute, azkenik.

Barrundiako Eskola Txikian matrikulatu diren haur guztiak onartuak izan daitezela eskatu dute, baina, azaldu dutenez, aurten Lehen Hezkuntza ireki ahal izateko alternatibak negoziatzeko prest daudela azaldu dute.

"Uste dugu garrantzitsua dela aurten izatea; izan ere, Covid-19a dela eta hezkuntzan ezarriko diren neurri berriekin, onuragarria izango litzateke Barrundian Lehen Hezkuntza irekitzea", adierazi dute gurasoek.

Azkenik, eskua luzatu dute "haurrentzat ona izango den konponbide batera iristeko, interes politiko eta ekonomikoen gainetik".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago