Lokarri Kirola

Lokarri Kirola: Arabako kirolari buruzko beste begirada bat

Erabiltzailearen aurpegia Lokarri Kirola 2023ko mar. 16a, 12:00

Martxoaren 18an izango duen borroka garrantzitsuaren atarian, Nekane Alda kickboxing borrokalari profesional gasteiztarra izango da Lokarri kirol saio berriaren protagonista. Estreinaldia, ostiral honetan ALEAn.

ALEA eta Lokarri elkartu gara Arabako kirola beste ikuspuntu batetik begiratzeko, eta gure lurraldeko kirolariekin solasean aritzeko. Ostiralean estreinatuko dugun saio berri honen lehen atalean Nekane Alda (Gasteiz, 1993) izango dugu, Euskal Herriko emakumezko kickboxing borrokalari profesional bakarra. Larunbatean bere bosgarren garaipena bilatuko du Bilbon.

Aurkezlea: Asier Muelas Garaizabal (Lokarri Kirola) / Bideoa eta edizioa: Mikel Buruaga

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago