Hasi dute txotx denboraldia Aramaioko Iturrieta sagardotegian

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urt. 24a, 09:00

Arabako sagardotegi denboraldia Kuartangon ireki zuen Mikel Landa txirrindulariak eguenean, eta egun berean lagunartean zabaldu zuten denboraldia Iturrietan. 38.000 kilo sagar batuta, eta 20.000 litro ekoiztuta, kupelak prest dituzte Aramaioko sagardotegian.

Festatik izan du denboraldi irekierak Iturrietan. Arrasateko Ttakun txalaparta taldearen eta Eskoriatzako trikitilarien doinuek hartu zuten sagardotegia, eta horri gehitzeko Xabi Igoa eta Martin Abarrategi bertsolari aramaioarrek bina bertso kantatu zituzten. Haiek izan ziren, gainera, aurtengo uzta probatu zuten lehenak. 

Enologoen ustez, oso sagar ona batu da, eta, horrenbestez, sagardoa ere ona atera da. Herritarrek baieztatu dute hori, baita sagardotegira joateko ohitura dutela ere.

Albiste hau GOIENAk argitaratu du, eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago