Maiatzaren 26an eta 27an, ostiralean eta larunbatean, emakume sortzaileak erdigunera eraman zituen berriz ere M-Fest jaialdiak, Gauekoak programaren udaberri-udako denboraldiaren barruan. Azken urteetan bezala, aurten ere emakume artistei laguntza eta espazio bat emateko helburua izan zuen jaialdiaren VI. edizioak. Musika, erakusketa, hitzaldi, tailer eta artisautzaz beteriko bi egun, "gazteentzat erreferente diren hiriko hainbat puntutan, inposiziorik gabeko gune bat sortzeko" asmoz.
Perlata eta Sandré
Argazkiak: Eider Iturriaga / Izarbe Photo
Heksa eta Ginger
Argazkiak: Maite Ponferrada / Pletina Films
Jaialdiaren lehen jardunaldian, punk musika izan zen nagusi, Jimmy Jazz aretoan egindako bi kontzertuei esker. 21:30etik 00:00etara bitartean, Perlata (Arrasate) eta Sandré (Bartzelona) taldeek sutan jarri zuten agertokia.
Bigarren egunean, berriz, askotariko jarduerak izan ziren Gasteizko Alde Zaharreko hainbat espaziotan:
- Argazki erakusketa: Begiluz, Eider Iturriagaren eskutik, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 19:30era, LABE espazioan. Azken urteetan (2020-2023) Gauekoak programaren barruan kliskatutako argazkiak.
- Hitzaldia: Infumables fanzine galiziarraren eskutik, 12:00etatik 14:00etara LABE espazioan.
- Murala: Ania Saenz de Buruaga eta Carolina Martosen eskutik, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 19:30era, LABE espazioan. Bi ilustratzaileek haien estilo pertsonalak uztartu dituzte, M-Festaren helburuak horman islatzeko.
- Tailerrak, 18:00etatik 19:30era, aldi berean, LABE espazioan: estanpazioa (Alba Tojo), koadernaketa (Irati Retolaza) eta txapak (Bildotsne Arrizabalaga).
- Artisau azoka: 17 artisauren postuekin, 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era, Martin Ttipia plazan, Fray Zacarias eraikinaren atzean:
- Nerea Mauleon (Ene Eme)
- Eskutik Eskura
- Lioka Shop
- Merani Bitxiak
- Lu Estampados
- Anne Baskaran
- Lema Belarritakoak
- Martina Jewelstone
- Dorikiribygli
- Woframico
- Zirriborroak Kultur Elkartea
- Booksy Candles
- Bihurri Brand
- El Txiringuito de la Juani
- Arira Plazan
- Harrika
- Irriberri
- Warmi Lurra
- Blanca Garaluce
- Helena Malvido
- Kontzertuak, Falerina Lorategian 19:00etatik 22:00etara. Ginger: Zarautz eta Oriotik datorren punk taldeak ahotsetan doinu melodikoak eta oihuak tartekatzen ditu, 90. hamarkadako rock gitarreroaren zertzeladaz. Heksa: lau lagun elkarrekin jotzen 2015etik, Getafetik Haldenera. Punk melodikoa jotzen dute, eta beren letretan adierazten dute mundua nola bizi duten eta nola aldatu nahiko luketen.