Aste honetan aurkeztu dute dute 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako Gauekoak aisialdi programaren udaberri-udarako eskaintza. Otsailetik ekainera bitartean, 25 jarduera planteatu dituzte; horietako asko hiriko elkarteek sustatutakoak. Programazioa lau kategoriatan banatuta dago: sorkuntza, musika, abentura eta aisialdia.
Jarduera guztiak doakoak dira, eta egitaraua antolatzeko ahalegin berezia egin dute irisgarritasuna eta euskararen erabilera sustatzeko.
"Programa honek hiriko gazteen kolektiboen edo elkarteen eta administrazio publikoaren artean partekatutako kudeaketa sozialaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta oso garrantzitsua da hori. Esparru ugaritan hezkuntzarako tresnak eskaini nahi ditugu, tokiko nortasun kulturala eta gazteen partaidetza indartuz", azaldu du Gazteria arloko zinegotzi Miren Fernandez de Landak.
Jarduera eta izen-emateen inguruko informazio guztia beheko txostenean eta Udalaren www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak webgunean kontsulta daitezke. Gauekoak programak, gainera, ideiak eta proiektuak bildu ahal izateko proiektuen poltsa du zabalik.
DOSIERRA