2022/05/07 08:00-15:00

KIROLA

Gauekoak | Eskalada bataioa La Lezen

Gauekoak | Eskalada bataioa La Lezen
La Leze (Egino), Gasteiz

Eskaladaren munduan lehen aldiz sartu nahi duzu, ingurune natural batean eskaladaren oinarrizko ezagutzak eskuratuz? Jardunaldi honetan oinarrizko ezagutzak eskuratzeko aukera izango duzue La Leze bezalako leku batean. Animatzen zara?

Ikastaro hau egiteko, ez da beharrezkoa parte-hartzaileak diziplina honi buruzko aurretiazko ezagutzarik izatea, oinarrizko jarduera baita eta eskaladarekin eta ingurune naturalarekin lehen kontaktua izateko balioko baitu.

  • Irteera: 08:00etan Gasteizko autobus geltoki zaharretik.
  • Amaiera: 15:00etan Gasteizko autobus geltoki zaharrean.

* 18 urteko beherakoek gurasoen baimena sinatuta ekarri beharko dute. Jarduerei buruzko informazio orokorra atalean aurkitu dezakezue.

Izen-ematea: https://labur.eus/LnLWo

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide