Lekeitioko badian eta itsas-adarrean kirol dibertigarri batean hasteko modu ona. Paddlesurf-a gustuko baduzu edo lehen aldiz probatu nahi baduzu, aprobetxatu aukera eta eman izena! Irteera: 08:00etan Gasteizko autobus geltoki zaharretik. Amaiera: 17:00etan Gasteizko autobus geltoki zaharrean. * 18 urteko beherakoek gurasoen baimena sinatuta ekarri beharko dute. Jarduerei buruzko informazio orokorra atalean aurkitu dezakezue. Izen-emateak: https://labur.eus/x6Rpw