Berriz ere, hemen da Gauekoak programa: Gasteizko Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez, 16 eta 30 urte bitarteko gazteen artean aisialdi alternatibo, hezigarri eta osasungarria sustatzeko proposamena. Horretarako, gazteen arloko erakunde, elkarte zein herritar partikularrek egindako proposamenak garatzen ditu Gauekoak kolektiboak.
Otsailetik ekainera bitartean, hemeretzi jarduera —sorkuntza, umorea, kultura, musika, abentura, kirola, ikuskizunak, lantegiak...— antolatu dituzte, guztiak doakoak, betiere parte hartzea bultzatuz eta euskararen presentzia sustatuz —jardueren %60 hizkuntza horretan izango dira—. Gainera, Proiektuen Poltsa bat sortu dute ere, gazteek, kolektiboek eta elkarteek proposatutako ideiak jaso eta Gauekoak programaren barruan gauzatzeko aukera eskaintzeko.
"Aisialdian heztea gazteen garapen integralerako tresna baliotsuenetako bat da, eta Gauekoak da horren erakusgarri", nabarmendu du Gazteria zinegotzi Miren Fernandez de Landak.
Jardueren zerrenda
- Otsailak 11 ostirala:
- Otsailak 19 larunbata
- Otsailak 25 ostirala
- Martxoak 5 larunbata
- Martxoak 12 larunbata
- Martxoak 19 larunbata
- Martxoak 26 larunbata
- Apirilak 1 ostirala
- Apirilak 2 larunbata
- Apirilak 8 ostirala
- Maiatzak 7 larunbata
- Maiatzak 14 larunbata
- Maiatzak 20 ostirala
- Maiatzak 21 larunbata
- Ekainak 4 larunbata
- Ekainak 11 larunbata
- Ekainak 17 ostirala