Euskaraba Podcast

"Kontalaritza ofizio bat da, egitura eta arau propioak dituelako"

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraba Ataria 2024ko ots. 19a, 19:45

Urtarriletik martxora bitartean Garaion Sorgingunean egiten ari diren 'Kimu berriak' ikastaro trinkoaren xehetasunak azaldu eta kontalaritza ofizio gisa aldarrikatu du Arabazan elkarteko kide Itziar Rekaldek.

Kontalaritzan aritzen direnak batzen dituen Arabazan elkartea 2021ean sortu zen, ofizio hori duintzeko eta bere lekua emateko helburuarekin. "30 urte baino gehiago daramatzat kontalaritzan, eta ikusten dut kontalari berriek zerotik hasi behar dutela gaur egun ere. Hori ekiditeko elkartea sortzea erabaki genuen", dio elkarteko kide Itziar Rekaldek.

Are gehiago, Rekaldek azpimarratu du badagoela uste bat kontalaritzan aritzea erraza dela: "Ez da horrela, uste baino zailagoa da. Kontalaritza ofizio bat da, egitura eta arau propioak dituelako eta horretan trebatu beharra dagoelako". Horregatik, Araban kontalaritzan aritzen diren hainbat pertsonak behar hori aldarrikatzeko elkartea sortzearen beharra ikusi zuten; eta, era berean, kontalariak eurak gehiago trebatu eta publikoari zein programatzaileei mezu hori helarazteko.

Urtarriletik martxora bitartean, Garaion Sorgingunean Kimu berriak izeneko ikastaro trinkoa egiten dihardute. Informazio gehiago nahi dutenek arabazanarabazan@gmail.com helbide elektronikora idazteko aukera dute.

Elkarrizketa hau EUSKARABAk argitaratu du eta bi proiektuen elkarlanari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago