Arabako ikasleen eta gazte ekintzaileen arteko topaketa

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2022ko urr. 24a, 14:38

Lansarean proiektuaren barruan, Arabako ikasleen eta gazte ekintzaileen arteko topaketa antolatu du Bai Euskarari Elkarteak. Topaketaren helburua da gazteek laneratze prozesuan izan ditzaketen kezken, zalantzen eta aukeren inguruan hitz egiteko euskarazko espazio bat sortzea.

Eguna: Urriak 28, ostirala.

Ordua: 9:30-11:00.

Lekua: Egibide Arriaga, Gasteiz.

Streaming bidez zuzenean ikusteko aukera egongo da, baieuskarari.eus webgunean.

Parte-hartzaileak

Gazteek laneratze prozesuan izan ditzaketen aukerak eta erronkak identifikatuko ditugu. Adibidez, lana bilatzeko momentuan ibilbide akademiko ezberdinek dituzten erronkak eta aukerak landuko ditugu; baita zailtasunak ere. Horretarako, lanbide heziketako ikasle bat eta unibertsitateko ikasketak egiten ari den beste bat izango ditugu gurekin.

Horretaz gain, ekintzaile bat eta langile bat ere izango ditugu topaketan eta euren ibilbidea kontatuko digute, ikasle izatetik langilera izatera. Prozesu honetan guztian euskarak duen balio erantsiari ere erreparatuko diogu. Gainera, laneratzean agertu daitezkeen zalantzak edota beldurrak argitzeko enplegu teknikari bat izango dugu.

 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago