Lazarraga Sariak banatuko ditugu azaroaren 24an

Urriaren 24an itxi zen Lazarraga Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea eta guztira saria jasotzeko 43 hautagai aurkeztu dira. Horietatik bost aukeratu ditu Lazarraga Sarien zazpigarren edizioko epaimahaiak; azaroaren 24an, 13:30ean, Artiumen egingo den ekitaldian emango da horien berri.

EMAN IZENA SARI-BANAKETARA ETORTZEKO

LAZARRAGA SARIEN helburu nagusia da saritzea Arabako hainbat erakundek eta pertsonak esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia areagotzeko eta ezartzeko egin duten lana saritzea. Lazarraga Sarien bidez, Arabako bost erakunde edo-eta pertsona sarituko dira euren lan ingurunean euskararen normalizazioan
eramandako ekimenengatik.

Epaimahaia

Lazarraga Sariak 2022 ebazteko epaimahaia honako hauek osatu dute:

  • Lexuri Ugarte Aretxaga, Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekia Sailaren zuzendaria.
  • Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Elkarteko zuzendaria.
  • Olatz Imaz Mendizabal, LANEKI elkarteko ordezkaria.
  • Olaia Arrieta, Merkataritza eta Industria Ganbarako ordezkaria.
  • Amagoia Zubillaga, Arabako Foru Aldundiko ordezkaria.
  • Amaia Gabilondo, SEAko ordezkaria.
  • Jokin Larrañaga, Arabako Foru Aldundiko ordezkaria.

Hautagaiak baloratzeko irizpide eta prozedurak honako hauek izan dira: Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean euskarak eremu sozioekonomikoan duen presentzia ezartzeko eta areagotzeko egindako lana. Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko, kontuan hartuko dira bi irizpide hauek:

  • Zer neurri ezarri diren zerbitzua euskaraz emateko.
  • Zer neurri ezarri diren lana euskaraz egiteko.

Era berean, euskara eremu sozioekonomikoan sustatzearekin zerikusia duten neurriak kontuan hartuko dira, alor hauei dagozkienak: hizkuntza gaitasuna, erakundearen irudia, kanpo komunikazioa, barne komunikazioa zein lan tresnak eta pertsonen kudeaketa. Baliabideei dagokienez, honakoak baloratu dira: euskaraz lan egiteko baliabideak, kontratazioak, barne agiriak, produktua kontsumitzen eta erabiltzen duten pertsonentzako elementuak, Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitea enpresetan, formazioa euskaraz eskaintzea, etab.

Sari-banaketa ekitaldia

Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 24an egingo da, Gasteizko Artiumen, 13:30ean. Etorri nahi izanez gero, bete ezazu inprimaki hau:

EMAN IZENA SARI-BANAKETARA ETORTZEKO

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago