Iritzia

Tourra Arabatik pasa da, baina zeintzuk dira ondorioak?

Erabiltzailearen aurpegia Alex Losada 2023ko uzt. 3a, 17:26

Igande honetan Arabatik igaro da Frantziako Tourra. ALEA

"Hainbat hedabideren arabera, Euskadik 125 milioi euroko inguruko irabaziak izango ditu Tourra pasa eta gero, baina zenbat irabaziko du Arabak?".

Uztailaren 2an, igandean, Gasteizen sekulako txirrindularitza giroa egon zen, eta pertsona asko kalera atera ziren goizean etaparen hasiera ikusi ahal izateko. Polita izan zen ikustea Tourra hirian, 1977tik ikusten ez zelako EAEko hiriburuan. Hau posible izateko, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak dirua jarri dute, baina diru hori bueltan etorriko al da?

"Araba izan da kaltetuena hiru probintzien artean. Izan ere, irteerak ez dituzte hainbeste pertsonak ikusten"

Zenbat diru jarri da?

Hasteko, jakin behar dugu zenbat diru jarri den Arabatik. Pertsona askok pentsa dezakete Bizkaiak edo Gipuzkoak diru gehiago jarri dutela, baina udal guztiek, foru aldundiekin batera, 760.000 euro jarri dituzte; Eusko Jaurlaritzak jarritako 9 milioi euroei gehitu behar zaie hori. Beraz, probintzia guztiek diru kopuru bera ordaindu dute Tourra EAEra ailegatzeko.

Baina, zer arrakasta izango du probintzia bakoitzean?

Badakigu lehenengo etapa Bilbotik atera zela eta leku berean bukatu zela; beraz, Tourraren lehen helmuga bertan ikusi ahal izan da, zirraragarrienetako bat eta turistei gehien gustatzen zaienetako bat. Bigarren etapa Gasteiztik atera zen eta Donostian bukatu, eta hirugarrena Zornotzan hasi da eta Baionan bukatu. Hau da, Araban ez dago helmugarik, bakarrik 50 kilometroko etapa baten irteera.

Araba izan da kaltetuena hiru probintzien artean. Izan ere, irteerak ez dituzte hainbeste pertsonak ikusten; ez telebistatik, hiria ikusteko edo beranduago etortzeko, ezta turistek ere, txirrindulariak bertatik bertara ikusteko. Arabako turismoa ez da gehiegi igo; beste bi probintzietan, berriz, neurrigabekoa izan da.

Hainbat hedabideren arabera, Euskadik 125 milioi euroko inguruko irabaziak izango ditu Tourra pasa eta gero, baina zenbat irabaziko du Arabak?

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago