Guk horiei, erakunde desberdinei, konponbideak, baliabideak eta konpromisoak eskatzen dizkiegu.
Dena esanda dago, baina dena egiteko dago. Izan ere, guri entzutea eskatzen dugu, gure proposamenak kontuan hartzea, gu geu garelako indarkeria matxistaren adierazpen desberdinak jasaten ditugunak: sinbolikoa, fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala...
"Ez dira kasu bakanak, patriarkatuaren, kapitalismoaren eta kolonialismoaren arteko aliantzaren ondorio dira"
Ez dira kasu bakanak, patriarkatuaren, kapitalismoaren eta kolonialismoaren arteko aliantzaren ondorio dira. Erakunde publiko zein pribatuetan oinarritzen den sistema hegemoniko horrena alegia.
Ez dugu hitzik nahi, ezta diskurtso hutsalak ere, ez dugu onartzen gure diskurtsoaz eta gure dolu, amorru eta borrokarako eta antolakuntzarako espazioez jabetzea.
Dena esanda dago, horregatik iritsi da ekiteko ordua eta gure ahotsa entzunarazteko ordua, feminista antolatuena, kaleak hartzen ditugun emakumeena, konponbideak eskatzen ditugunena. Ez dugu jarrera atseginik nahi, ezta paternalistarik ere. Konpromiso serioak eta aldaketa erradikalak eskatzen ditugu. Bada garaia guri entzuteko.
Azaroaren 25ean Mirabal ahizpen hilketa gogoratzen dugu, 1960an, Dominikar Errepublikan, Trujilloren diktadura garaian.
"Fundamentalismo erlijiosoa, genozidioak, sarraskiak, errepresioa, sexismoa edo arrazakeria salatzen ditugu"
Gaur, hemen, historia horren eta mugak gainditzen dituen orainaldi baten parte izaten jarraitzen dugu. Borroka feministek aurre egiten diote aurrerapen faxista, misogino, arrazista, kolonialista eta militaristari... sareak eraikitzen jarraitzen dugu eta horrek indartu eta ahaldundu egiten gaitu.
Hemen, Euskal Herrian, baina baita Ekuadorren, Txilen, Bolivian, Nikaraguan edo Kurdistanen ere, besteak beste. Bazter guztietan presente dauden fundamentalismo erlijiosoa, genozidioak, sarraskiak, errepresioa, sexismoa edo arrazakeria salatzen ditugu. Jada ez dugu beldurrik, amorrua dugu!
Gora autodefentsa feminista!
Gora borroka feminista internazionalista!
Azaroak 25 manifestazioa Gasteizen, 19:00etan Andre Maria Zuriaren plazatik.