Gustavo Antepara Gasteizko Alde Zaharrean pisu turistikoak baimenik gabe ustiatu dituela eta bertan obra "klandestinoak" egin dituela argitaratu zuen ARGIAk 2023ko apirilean. Maiatzeko hauteskundeen osteko berregituraketan, Arabako eta Gasteizko PPko kide esanguratsua hirigintzako 21 Zabalgunea sozietate publikoko administrazio kontseilutik kendu du alderdiak bi legegintzaldiren ostean. Ardura berria eman diote, ordea: udal taldearen aholkulari izendatu du, hilabeteko 3.449,14 euroko soldatarekin.
Antepara PPko ordezkari izan da aurreko legegintzaldian Gasteizek dituen hiru sozietate publikoetan: 21 Zabalgunea, Amvisa eta Tuvisa. Maiatzeko hauteskundeen ostean, hiruretatik alboratu du PPk.
(...)
Albiste hau ARGIAk argitaratu du, eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai, bai eta albiste nagusiarekin lotutako informazio osagarria ere: Gasteizko Udalak isunak ezarri dizkio Luxury enpresari obra "klandestinoak" egiteagatik.