Berak eta Luxury Rental Apartments bere enpresak, Arabatur eta Perosanzekin lotura zuzenak dituzte. Antepara Gasteizko PPko kide garrantzitsua da: zinegotzi izan zen 2016-2019 artean Gasteizko Udalean; eta 2015etik 21 Zabalgunea sozietate publikoko kontseilu administrazioko kidea da PPren ordezkari bezala. Hor hartzen dituzte hirigintzari loturiko erabaki nagusiak Gasteizen. Auzokideen artean kezka eta kontrakotasun handiak sortu dituzte Arabaturren ekimenek. Alde Zaharreko etxebizitzen turistifikazio saiakeraren atzean dauden zenbait pertsona, enpresa eta interesen inguruan argia egiten saiatu gara.
2020ko otsailera arte, arautu gabe egon da Gasteizko Alde Zaharreko etxebizitza partikularrak turismorako alokatzeko aukera. Orduan onartu zuen udalak Alde Zaharreko Birgaitze Integraleko Plan Bereziaren (BIPB) hamahirugarren modifikazioa, eta horren arabera atari bakoitzeko etxebizitza bakarra bideratu daiteke turismora –lehen solairukoa halabeharrez–.
Arau horri, etxebizitza turistikoen sektoreko enpresarien Arabatur elkarteak alegazioa aurkeztu zion 2020ko maiatzean. Turistifikatzeko aukera edozein etxebizitzari zabaltzea eskatu zuen Arabaturrek, edo, hori onartu ezean, atari osoak turistifikatzeko aukera izatea, etxebizitzen jabe guztiek horrela nahi izanez gero.
2020ko uztailean, udalak partzialki onartu zuen Arabaturren eskaria: ez zuen baimendu edozein etxebizitza turismora bideratu ahal izatea; bai, ordea, atari osoak bideratzeko aukera. Alde Zaharreko elkarte eta auzokide ugarik kezka eta haserrea agertu zituzten, erabakiak auzoaren bizitza nabarmen okertu dezakeela iritzita, eta 136 alegazio aurkeztu zituzten 2020ko urrian. Udalaren erantzuna edozein unetan hel daiteke.
Zigor Olabarria Oleaga eta Kutxiko Txoko Txikitxutik blogaren ikerketa hau ARGIAk argitaratu du, eta Creative Commons by-sa lizentziari esker horren zati bat ekarri dugu ALEAra.
Jatorrizko erreportajea hemen duzu ikusgai:
-
Zer da Arabatur eta nork zuzentzen du?
-
Alde Zaharra erosi eta turistifikatu
-
Arabaturren eta Antépararen interes gurutzatuak
-
Enea-tik Luxury-ra
-
Sozietate pribatuak eta erakunde publikoak
-
Informazio urria eta desitxuratua
-
Turistifikazioaren ajeak
-
Turistifikazioa arrisku; auzotasuna berme