Kronika - 21. Etapa

Harrapazak/n Jordi!!!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo - Aiurri.eus 2023ko uzt. 23a, 19:50

Jordi Meeusek Eliseo Zelaietako esprinta irabazi du. Argazkia: LE TOUR

Jordi Meeus belgikarrrak irabazi du Eliseoko Zelaietako esprint handia, ezustean,  Philippsen faboritoa menderatuz.

Akabo. Gureak egin du!!!

Tourra bukatu da, hamaika hilabeteko agonia hasi da. Vuelta hasteko 34 egun!!! Gaitzerdi!!! Jordi Meeusen ezusteko garaipenarekin pasako dugu basamortuko zeharkaldi gogorra. Belgikarrak ezusteko handia eman du Eliseoko Zelaietan irabazita, jokatu diren esprintetan ez baita garaipenaren jokoan sartu. Parisen bai, non eta Tourraren bihotzean. Philippsen bekataria eta Groenewegen betiereko hautagaia menderatuz.

Vingegaard lasai helmugaratu da, garaipena ospatuz! Vueltan izango da danimarkarra. Bihar Tourreko balantzea!!! Iraun!!!

Albiste hau AIURRI hedabideak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago