Kronika - 19. Etapa

Kirolak badaki justua izaten tarteka

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo - Aiurri.eus 2023ko uzt. 21a, 18:45

Matej Mohoricek irabazi du 19. etapa, esprintean. Argazkia: LE TOUR

Matej Mohoricek irabazi du etapa, foto-finishean, hamaika ihesaldi ahaleginen ostean.

Txirrindulari zale asko pozik daude une hauetan. Matej Mohoricek irabazi du Polignyko etapa, Tour osoan hamaika ihesaldi ahalegin antzu egin ondoren. 19. etapan lortu du loria esloveniarrak, eta foto-finishak Asgreenekin botatako esprint itxia argitu ostean. Justizia epikoa.

Ihesaldia oso kostata egin da berriz ere. Ziklistak oso justu baitoaz, eta indartsuenek bakarrik irauten dute. Gaur hirukote bat: Mohoric, Ashgreen eta O'Connor. 34 laguneko ihesaldian mila muturreko egon dira, eta hiru horien artean erabaki da garaipena. Tropelak lasai egin du bidea.

Bihar azken aurreko etapa, Vosgues eskualde menditsuan. 4.000 metroko desnibela 133 kilometrotan, eta hainbat gauza argitzeko: etapa garaipena, podiuma, Top 5a...

Albiste hau AIURRI hedabideak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago