Ederra da txirrindularitza, etapa zozoetan ere. Halakoa izan da gaurkoa. Dena zegoen prest garaipena esprintean erabakitzeko, baina ihesaldiak tropelaren diktadura hautsi du behingoz, eta Kasper Asgreenek garaipen handia lortu du. Danimarkarrak itzuli handi batean lortzen duen lehena, eta lehena ez aspaldi tropeleko talde onena zenarentzat: Quick Step, Tourrean.
Ihesaldiak tropelaren diktadura hautsi du behingoz, eta Kasper Asgreenek garaipen handia lortu du
Hiru lagunek egin dute ihes hasieratik: Asgreen, Campenaerts eta Abrahamsen. Helmugarako 60 kilometro falta zirela, Campenaertsen taldekide Pascal Eeckhorn gehitu zaio ihesaldiari. Polemikarekin, Alpecin hiruko ihesaldia blokeatzen saiatu delako, eta nahiko modu zatarrean Jasper Philippsenek, Eeckhornen erasoa blokeatuz.
Jazarpena ikaragarria izan da. Ihesaldia harrapatu, ez harrapatu... Tropelak lanak izan ditu aurrekoak begi bistan ikusteko, eta azken kilometrora 6-7 segundoko errentarekin iritsi da laukotea. Eta laukotean Asgreen traktorea nagusi, azken hatsean. Eta tropelean Philippsen isilik. Merezita. Gaur zatar, itsusi Jasper.
Biharko etapak gaurkoaren bilakaera bera izan dezake, tropela ez baitago ihesaldi indartsuak kontrolatzeko. Biharko etapa, gainera, gaurkoa baino gorabeheratsuagoa da.
🏆🇩🇰 @k_asgreen resists and wins in @Bourg_en_Bresse!
— Tour de France™ (@LeTour) July 20, 2023
🏆🇩🇰 @k_asgreen résiste et s’impose à @Bourg_en_Bresse !#TDF2023 pic.twitter.com/ZyXvLEV5Tu
🤏 That was close !
— Tour de France™ (@LeTour) July 20, 2023
🤏 C'était serré !#TDF2023 @Continental_fr pic.twitter.com/Ade5Cvs2Dc
Albiste hau AIURRI hedabideak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.