Dozena erdi esprint jokatuko dira Tourrean, eta lehen garaileak badu izena: Jasper Philipsen. Herbeheretarrak ezin hobe baliatu du Mathieu Van der Poel basapiztiak egin dion bideratzaile lana, eta garaileak erremate ona eman dio 200 metroko esprintean. Van Aert parean izan du une batez Philippsenek, baina azti jokatu du Jumbokoari bidea ixten araurik hautsi gabe, eta indartsuago bukatu du esprinta Alpecin taldekoak. Bauhaus izan da bigarren, eta Ewan hirugarren.
Etapa, bestelakoan, zozo samarra izan da, Euskal Herrian jokatu diren hiruretan zozoena zalantzarik gabe. Aurreikusteko modukoa zen, gaurko ibilbideak ez baitzeukan zalaparta sortzeko tranpatxorik. Etapa hasi eta berehala egin dute Neilson Powless eta Floriant Pichonek, baina porrotera kondenatua zegoen saiakera zen. Powless geratu egin da, gainera, Trabakua, Milloi, Itziar eta Orioko Benta mendatetxoetan puntuak hartu ostean, eta Pichon Baionako helmugatik 35 kilometrora harrapatu du tropelak, nahieran.
Esprintean, Alpecin taldearena lan ona. Errematea, noski, Philippsenek, baina garaipen erdia Van der Poelena. Bihar bigarrena lortzeko aukera izango dute gaurko protagonistek, erabat laua baita Akize eta Nogaro arteko etapa, laugarrena: 182 kilometro lau.
🔥He won the last #TDF2022 sprint, he wins the first #TDF2023 sprint today in Bayonne ! Well done to @JasperPhilipsen 👏
— Tour de France™ (@LeTour) July 3, 2023
🔥Il avait gagné le dernier sprint du #TDF2022, il gagne le premier sprint du #TDF2023. Bravo @JasperPhilipsen 👏 pic.twitter.com/gIef1z9cBi
⏪ Relive a hectic final KM for the first sprint stage of the #TDF2023. Jasper Philipsen of @AlpecinDCK is triumphant.
— Tour de France™ (@LeTour) July 3, 2023
⏪ Revivez le dernier km du premier sprint de ce #TDF2023, avec Jasper Philipsen, de la @AlpecinDCK qui lève les bras pic.twitter.com/vr9nCBIEeQ
Albiste hau AIURRI hedabideak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.