Van Aertek nahi zuen etapa, eta Jumbo Vismak bere baliabide guztiak jarri dizkio eskura, baina ez da nahikoa izan. Eta ez da izan Van Aert oso ona izanda ere ezin duelako kornerra atera eta errematatu. Alegia, ezin du tropela gidatu, eraso guztietara irten, esprintari ekin eta irabazi. Jumboren estrategia akatsa edo ezina baliatu du Lafayk etapa irabazteko; eta kontuz Cofidis taldeko lyondar gaztearekin, gatz handia baitu.
Gasteizen hasi eta berehala ernatu da eguneko ihesaldia. Powless, Cavagna eta Boasson Hagen zaldiek egin dute zuloa, eta ez nolanahikoa. Bost minutuko errenta lortu dute, eta UAE tematu delako harrapatu dute hiruretan indartsuena, Powless amerikar natiboa, Jaizkibelen gora jada.
Jaizkibelen gora sua sortu da. Majkak eta Solerrek jarri dute dantzan tropela. Asko bakandu du onenen multzoa, baina ez da erasorik egon, gailurrean gainsariak zeudelako. Vingegaardek Pogacar estutu nahi izan du, baina esloveniarra gehiago da, momentuz, esprint motzetan, eta beste hiru segundo jan dizkio danimarkarrari.
Lezora bidean Pello Bilbaok jarri du dantzan euskaldunon bihotza, jaitsiera ikaragarria eginda. Van Aert bera utzi du atzean, baina Van Aerten morroiek ito dute gernikarraren ametsa, Pasai Antxon. Azken kilometroan Lafayk jo du eta garaipena zakura. Van Aert bigarren eta Pogi hirugarren, beste lau segundo honek ere diru zorrora. 7 gaur, 11 denera bi egunetan.
Bihar hirugarren etapa, Zornotzan hasi, Baionan bukatu, lehen esprint handia, gauzak normal.
🏁🥇 @victorlafay garaile Donostian! ▶️ Kamara-geldoan harrapatu dugu helmugatik 50 metrotara bakarrik! 😍🔥
— Grand Départ Pays Basque 2023 (@letour_euskadi) July 2, 2023
🏁🥇 @victorlafay ganador de la 2. etapa en Donostia / San Sebastián. ▶️ ¡Le hemos cazado en cámara lenta a 50 metros de meta! 😍🔥
🔴⚪️🟢 #ongieTOURri @DonostiakoUdala pic.twitter.com/KwKQ2M55vv
Albiste hau AIURRI hedabideak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.