Egunero IKAsten delako #20

Erabiltzailearen aurpegia IKA Gasteiz 2024ko eka. 27a, 12:00

Aurten euskararen erabileraren inguruko gomendioak proposatuko dituzte Gasteizko IKAko lagunek. Horrekin batera, beste sorpresa batzuk izango ditugu elkarlaneko atal berezi honetan. Hona hemen hogeigarren atala:

Lan asko izan dira elkarlanean kudeatu beharrekoak. Horiek guztiak samurrago egin dira ikastola guztiok batuta, eta denon artean koordinatuta. Guztion artean egin dugun auzolan honi esker, ikastolen proiektuak ezagutarazi eta bultzatu nahi ditugu. Baina, era berean, euskarari eta euskal kulturari agertoki handi bat eskaini. Guztion lana, konpromisoa, ikastolen mugimenduarekiko, Arabarekiko, euskararekiko eta euskal kulturarekiko. Guztion esfortzua ikastolen proiektuak aurrera ateratzeko. Urte honetako Araba Euskarazekin Oiongo ikastola lagundu nahi dugu. San Bizente ikastolaren proiektua ezagutzera ematearekin batera, Oionen eta Arabako Errioxan euskararen erabilera aldarrikatu eta bultzatzeko, eta erabilera eremuak zabaltzeko baliatuko dugu euskaltzaleon jaia!

Unai Mendizabal , Zortziak bat, ALEA. 2024-06-14

ERREPARATU HONI

HAU GUZTIA
  • Esapide modura, batasunaren izenean, hau guztia —eta hori guztia, hura guztiadago hobetsita, erakuslea beti lehenik dela, eta ez guzti hau. Ildo horretatik, honela dira hauek ere: bide hartan guztian / bide guzti hartan, bide horiekin guztiekin / bide guzti horiekin, arazo haiengatik guztiengatik / arazo guzti haiengatik...
  • Biak deklinatu behar dira, hala erakuslea (hau, honek...), nola zenbatzailea (guztia, guztiak...).
  • Hau guztia, hori guztia eta hura guztia formekin batera, hau guztiau, hori guztiori eta hura guztiura ere (hauek guztiak, horiek guztiak eta haiek guztiak, eta paradigma osoa, jakina), bidezkoak dira (ez, ordea, *gizonau  bezalakoak).
  • Dena izenik gabe eta guztia, berriz, izenik gabe edo izen baten ondoren agertzen delako ideia zabaldu bada ere, baliokideak dira. Guztiak etorri dira = Denak etorri dira. Neska-mutil hauek guztiak etorri dira = Neska-mutil hauek denak etorri dira. Haren ardi guztiak zuriak ziren / Hildako denei lurra eman.

Iturria: Euskaltzaindia.eus


Non gordeko ditugu aldizkari guzti hauek? Non gordeko ditugu aldizkari hauek guztiak?
Lagun horiek guztiekin antolatu genuen jaialdia.

Lagun horiekin guztiekin antolatu genuen jaialdia.

Guzti hori eta gehiago esan zidan. Hori guztia / dena eta gehiago esan zidan.

  Datozen hilabeteetan, ekainaren 28ra bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten duen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko? 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago