500 pertsona inguru bildu dira asteburuan Izarrako Ostuño parkean, Harrikada jaialdiaren hirugarren edizioan. Bigarren aldiz ospatu dute ekimena Izarran, eta pozik agertu dira antolatzaileak emaitzarekin, azaldu dutenez, oso giro onean igaro baitzen asteburua.
Eskerrak eman dizkiote Izarra herriari, herritarrei eta udalari, eta errepikatzea espero dutela adierazi dute Harrikadako kideek. Larunbata izan zen egun jendetsuena, Dasha Rush eta Aerearen ikuskizunekin, besteak beste.