2023/05/14 12:00 - 14:30

FAMILIA JARDUERA

II. Familien Eguna

II. Familien Eguna
Dura, Gorbeialdea Arratzua-Ubarrundia

Martxoan egin bezala, Arratzua-Ubarrundiako familiei zuzendutako hainbat jarduera egingo dituzte udaleko euskara eta berdintasun zerbitzuak, elkarlanean. Helburua, familiei euskaraz goiz-pasa eder bat eskaintzea eta berdintasunarekin lotutako balioak lantzeko aukera ematea da. 

Honakoa da egitaraua:

12:00etan, bi tailer egingo dira: 

  • 0-3 urte: IPUINA ETA ESKULANA
  • 4 urtetik aurrera: JOLASEN GINKANA

13:00ean, MUGI BOOGIE ikuskizunarekin bukatuko dira jarduera guztiak. 

Familia osoak parte hartzeko moduko jarduerak dira, hau da, umeek helduekin etorri behar dute. Plaza kopurua mugatuta dago, beraz, parte hartzeko asmoa baduzu, mesedez, bete formularioa maiatzaren 11 baino lehen (ume eta heldu bikote bakoitzeko formulario bat  bete, mesedez): https://forms.gle/C9rCGqeNmzLFofS86

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide