Zer da, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da! Baina…zer ote da Magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Espektakulu partehartzaile, dinamiko eta magikoa.
Elkarrekin irakurtzeko eta idazteko topaketak, literatura gogoko duten eta DBH 2.etik Batxilergora ikasten ari diren gazteentzat. Hainbat idazlerekin egingo dira topaketak, eta lehen saioak Patxi Zubizarretarekin izango dira. Izen-ematea: liburutegiko haur et agazte sailean, 1. solairuan. Lau saio egingo dira, bi astez behin, apirilaren 24an hasita.