2023/03/19 12:00 - 13:00

FAMILIA JARDUERA

Familien Eguna

Familien Eguna
Sologana gizarte etxea., Gorbeialdea Arratzua-Ubarrundia

Arratzua-Ubarrundiako familiei zuzendutako hainbat jarduera egingo dituzte udaleko euskara eta berdintasun zerbitzuak, elkarlanean. Helburua, familiei euskaraz goiz-pasa eder bat eskaintzea eta berdintasunarekin lotutako balioak lantzeko aukera ematea da.  Honakoa da egitaraua:

12:00etan, bi tailer egingo dira: 

  • 2-6 urte: ESPERIMENTAZIO-GUNEA. MASAJEA ETA JOLASA
  • 7-12 urte: JOLASTU ETA ABESTU EUSKARAZ 

13:00ean, DANTZA-PLAZA batekin bukatuko dira jarduera guztiak. 

Familia osoak parte hartzeko moduko jarduerak dira. Parte hartzeko asmoa baduzu, mesedez, bete formularioa martxoaren 17a baino lehen (pertsona bakoitzeko formulario bat  bete, mesedez): https://forms.gle/fzANjvVViuH8xZeT7

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago