2017/06/17 10:00

JAIA

[JAIALDIA] Euskaraz Bizi Eguna

[JAIALDIA] Euskaraz Bizi Eguna
Zurbao, Gorbeialdea Arratzua-Ubarrundia

Arratzua-Ubarrundiako udalak eta gazte asanbladak, azken urteotan bezala, EUSKARAZ BIZI EGUNA antolatu dute. Helburu bikoitza du ekitaldi honek: batetik, udalerrian euskaraz bizitzeko gogoa duten herritarrei hainbat bilgune eskaini nahi dizkiete, euskaraz aritzeko aukera naturala izan dezaten. Bestetik, urtean zehar udalerrian duten euskarazko kultur eskaintza handitu nahi dute.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

10:00 Umeentzako auzolana (Zurbanoko juntak antolatuta)

12:00 Kixka taldea: “Bolaluma” antzerkia. Aldi berean, Saski eta futbol txapelketa

13:00 Trikipoteoa.

14:30 Bazkaria. Izena emateko: 648026250 (Endika) / 660630778 (Mikel).

16:00 Bertso-saioa. Xabi Antia eta Izar Mendiguren.

17:00 Mus txapelketa.

18:00 Herri Kirolak.

20:00 Kontzertuak: AMG, Odolkiak, Aitor Agirre, eta erromeria Honat taldearekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide