Dena prest asteburuko Kantari ikuskizunerako

Jon Hidalgo 2026ko maiatzaren 13a

Azken egunotan aritu dira entseguetan Kantarin parte hartuko duten haurrak. Argazkia: ALEA.

365 haur arituko dira oholtza gainean maiatzaren 16 eta 17an. Entseguak eginda, laster beteko dute Arkabia aretoa musika eta dantzaz. Ikuskizuna streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango da.

Gasteizko eskoletako haurrak buru-belarri aritu dira azken egunotan entseguetan, 2026ko Kantari ikuskizuna prestatzeko. Musikaren bidez euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimenak beste urte batez hartuko du hiriburua. Aurten Vital fundazioaren Arkabia aretoan ospatuko da jaialdia, maiatzaren 16an eta 17an. Ekitaldi guztiak, gainera, zuzenean jarraitu ahalko dira ALEAren webgunean.

Aurtengo edizioak 365 parte hartzaile inguru bilduko ditu, hamabost ikastetxetako 74 taldetan banatuta. Oholtza gainera igoko diren gaztetxoak honako ikastetxe hauetatik etorriko dira: Abendaño, Ramon Bajo, Mariturri, Olabide, Lakuabizkarra, Ibaiondo, Ikasbidea, Arantzabela, Errekabarri, Lope de Gereñu, Angel Ganivet, Toki Eder, Odon de Apraiz, Armentia, Salburua eta Carmelitas.

Ordutegiak eta antolaketa

Ikuskizuna larunbatean hasiko da, maiatzaren 16an, 16:00etan, Gasteizko Arkabia aretoan (Posta kalea 13). Parte hartzaileek, hala ere, 15:30ean egon beharko dute bertan. Igandean, berriz, bi saio izango dira, goizekoa, 11:00etatik 14:00etara; eta arratsaldekoa, 16:30ean hasi eta 19:30ean amaituko dena. Bi kasuetan, lehen taldeak ordu erdi lehenago deituta daude.

Antolaketa errazteko, taldeen ordutegiak agertzen diren taula ikus daiteke. Bertan ikusi ahal izango du ikastetxe bakoitzeko talde bakoitzak, eta gurasoek, noiz gerturatu behar duten Arkabia aretora.

Abesti zerrenda eta materialak

Helburua argia da: euskarazko musika eta sormena gaztetxoen artean sustatzea, eta aldi berean, ikastetxeen arteko elkarlana eta festa giroa indartzea.

ALEAren webgunean Kantari 2026ko atal berezian ikusgai izango dira talde bakoitzaren emanaldiak. Oraingoz, entseguetarako material lagungarriak jarri dira gaztetxoen eskura, izan audioak, letrak edota koreografiak ikasteko bideoak  

Jarraian abesti guztiak orden alfabetikoan aurkituko dituzue.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago