Egingo dugu eztanda
En tol sarmiento (ETS)
Geldiezinak izan ginen,
izar iheskorra zeruan.
Maite genuena egiten
biluztu ginen gau bakoitzean.
Argiak itzali izan arren,
sua mantentzen ari gara
eta laster gure azken gaua balitz bezala,
egingo dugu eztanda.
Geldiezinak izan ginen,
iraganeko gazteluan.
Batera geroa margotzen
hunkitu ginen taula gainean.
Ekaitz azpian izan arren
sua berpizten ari gara
eta laster gure azken gaua balitz bezala,
egingo dugu eztanda.
Mila aldiz berreskuratuko ditugu
erortzean galdutako indarrak.
Berriz berotuko ditugu ahotsak
elkartzeko kantu berri batean.
Orain ez dezala denborak itzali,
aspaldi piztu genuen sugarra.
Urrun egon ginen baina itzuli gara
ta azkenengo gaua balitz bezala,
egingo dugu eztanda.