Kantari

Arratsalde honetan - Sorotan Bele

Kantari 2016ko ira. 5a, 21:14

Arratsalde honetan – Sorotan Bele

Itxaroten ari gera
arratsalde honetan
zerbait aurkeztekotan
jende honen aurrean.

Hemendik ateratzeko
kanta berri baten bat
zuek ez aspertzeko
arratsalde honetan
honetan, honetan, honetan…

Laupabost akorde jota
kitar zahar honekin
dantzatzeko doinua
ez dugu besterik.

Bi laguneko koadrila
izerdi patsetan
nahiko izango dira
arratsalde honetan
honetan, honetan, honetan…

Taupadetan dut bihotza
dirua galtzetan
dantza egiteko gogoa
daramat zainetan.

Kitar binbolin doinuak
jarraituz badaukat
dibertitzako gaia
arratsalde honetan
honetan, honetan, honetan…

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago