korrika

Euskarak Gasteizen duen indarra berretsi du Korrikak

Erredakzioa 2026ko martxoaren 28a

Milaka lagun elkartu ditu Korrikak Gasteizen. Auzoz auzo eta aldarrikapenetik aldarrikapenera ibili da lekukoa Arabako hiriburuan.

Gaur, Korrika Gasteizko kaleetan barrena ibili da, giro aparta sortuz. Milaka herritar atera dira kalera euskararen aldeko lasterketa ezagunari ongietorria ematera, kolorez eta alaitasunez betez hiria. Adin guztietako lagunek parte hartu dute, lekukoa eskuz esku eramanez eta euskararen aldeko konpromisoa berretsiz.

Korrikak berriro ere erakutsi du euskarak Gasteizen duen indarra eta bizitasuna. Jaialdi giroan, musika, oihuak eta irribarreak izan dira nagusi ibilbide osoan zehar.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago