"Zer gara? Euskara gara!" oihu artean amaitu dute milaka haurrek Gasteizko Korrika Txikia. Hogar San Jose ikastetxeak piztu du aurtengoa. Ariznabarra auzotik abiatuta, tipi-tapa, tipi-tapa, bi orduz hiriburuko auzo ugari igaro ostean, Plaza Berrian amaitu da jai handi batekin, musika eta dantza tartean.
Errota eskola izan da aurtengo omendua, eta, beraz, mezuaren irakurlea. Aitortza berezia egin diote euskarazko hezkuntza proiektu publiko berriari, Landazuri eta Santa Maria ikastetxeen elkartzetik sortutako proiektuari.
Argazkiak: Ekaitz Anda.

