24. Korrika

B-ALEA ere Korrika!

Erredakzioa 2026ko martxoaren 25a

Laura Galar eta Haizea Arana B-ALEAkideek eramango dute ALEAren lekukoa, Andre Maria Zuriaren plazan.

Ostiralean helduko da Gasteiz erdigunera 24. Korrika, eta hantxe prest izango dira B-ALEAko kideak ALEAren lekukoa hartzeko. Ohi bezala, Lazarraga kultur elkarteak, GEU elkarteak eta ALEAk elkarrekin egingo dute Andre Maria Zuria zeharkatu eta Kutxi sarrerara helduko den kilometroa (2673). Hitzordua Posta kaleko 2. zenbakian egin dute, 23:08etan. "Animatu denok ALEAren kilometrora. Laguntza beharko dugu aldapan gora!". 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago