Plaza Berria eta Andre Maria Zuriaren plaza jendez gainezka izan dira egun osoan zehar, haurrentzako jolas, bertsolari, herri kirol eta musika artean. Eta festarekin batera, aldarrikapena ere eskutik joan da bigarren Euskararen Hirian, erakundeei eskaera zuzen batekin: "Laguntza behar dugu, zuena guztiona noski, baina baita erakundeena ere. Erakundeek zoru egonkorra eman behar diote euskarari, biziko bada".
Sarea hariz egiten dela gogoratu dute, eta hori irudikatu nahi izan dute soka, lokarri eta kordekin: "Iraganarekin, ondokoekin, zapalduekin, etorri berriekin... Euskara da josten gaituen haria".