Gasteiz Euskararen Hiria

Gasteiztarrak, euskararen hariari lotuta

Erredakzioa 2025eko irailaren 13a

Gasteiz Euskararen Hiriaren bigarren jaiak erdiguneko plaza nagusiak bete ditu gaur, lagun ugariren babesarekin, festa eta aldarrikapena batuta. 

Mila urte dira Gastehiz izena dokumentu batean agertu zenetik, eta hari horri heldu diote bigarren jaialdi honetan. "Guztion artean josi beharreko haria", euskalgintzako kideek gogoratu dutenez. Euskara gasteiztar guztion parte dela nabarmendu dute, "hiriaren nortasunaren eta bizikidetzaren" parte, eta hori aldarrikatu nahi izan dute. Kalean, lanean, aisialdian edo kulturan, gero eta presentzia gehiago du euskarak, profil askotariko lagunak batzen ditu, eta aniztasun hori ere gaurko jaialdian nabarmendu nahi izan dute. 

Txikienak izan dira goiztiarrenak gaur. Pon eta Pa pailazoek eman diote hasiera ekitaldi sortari goizean, haurrentzako jolasak, herri kirolak, edota bertsolariak ere izan dira lehenengo orduetan, jatekoa eta edatekoarekin batera. Arratsaldean, berriz, Arrimu taldearen kontzertuarekin ekingo diote, 16:00etan, eta 18:00etan izango da ekitaldi nagusia, gauerdira bitartean luzatuko den jaian.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago