ALEAk eta Arabako Bertsozale Elkarteak antolatutako bertso kopla lehiaketako sari banaketa izan zen igandean, eta honek momentu alai eta oroigarriak ekarri zizkien bai parte-hartzaileei, bai publikoari.
Hala ere, ALEArentzako momentu hunkigarriena Oihane Pereak bere agurrean bertsoa eskaini ziona izan zen. Bertsolariak, horrelako ekintzei esker Araban euskal kultura bultzatzeaz aparte, hedabideak hamar urte bete izana ere zoriondu zuen.
Eskerrik asko, Oihane!