Bideo-gida

Nola parte hartu 2024ko Arabako bideo-kopla lehiaketan?

Erredakzioa 2024ko urr. 7a, 08:00

14 urte arteko gazteek bideo bidez beraien sormena erakusteko aukera izango dute Arabako 2024ko bideo-kopla lehiaketan.

Taldeka elkartuta, bakoitzak nahi duen estilo eta formatuan egin dezake bideoa. Baldintza bakarra proposatutako gaiari erantzutea izango da:

Zer dago ikusteko zure inguruan?

Bideoak bidaltzeko azken eguna azaroaren 15a (21:00ak arte) izango da, eta jasotzen ditugun kopla guztiak ALEAren webgunean izango dira ikusgai. Jasotako bideo guztiekin lehiaketa abiaraziko dugu, eta jendeak boto emateko aukera ere izango du, webgunean bertan.

Parte hartu nahi al duzu? Grabatu zure bideoa, eta prest duzunean, jarraian adierazitako galdetegiaren bitartez bidali.

Ez galdu aukera, sari ederrak irabazteko aukera izango duzu eta!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago