Bertso-kopla bideo lehiaketako V. edizioan 110 talde inguru izan dira lehian. Guztien artean milaka boto jaso ostean eta epea agortuta, ALEAren webguneko irakurleek emandako saria Lakuabizkarra 5B taldearen esku geratu da, 3.301 boto jasota. Bigarren tokian Gasteizko beste talde bat izan da: Armentia Ikastolako Bertxilika 4 taldea, 2.559 botorekin.
Baina hori sari bat besterik ez da. Orain, ALEAko eta Arabako Bertsozale Elkarteko epaimahaiek beste lan asko saritu dituzte. Lehiaketako babesleek sariak banatu dizkiete beste hainbat talderi: Argantzun 3.zikloa , Barrundia Herri Eskola, Bertxilika LH4, Aretako Bertso Eskola, Legutioko Bertso Eskola, Angel Ganivet 5. D, Umandi 5.C, San Bizente ikastola 6. Maila, Gorbeia eskola 6. Maila, Virgen de Oro 6.maila, Ikasbidea 5.D, Toki Eder 5A, Zabalgana 5.B eta Lope de Larrea 5.D).
- Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko Lautadan Eskape Room bat.
- BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabazle bakoitzarentzat.
- ELKAR-en material sortak irabazleentzat eta taldearentzat.
- HONTZA EXTREM abentura parkean taldean gozatzeko esperientzia.
Aleakideek argazki galeriako irudiak jaisteko aukera izango dute Arabako ALEAren aplikazioan. Oraindik instalatu ez baduzu, hemen duzu eskuragarri.