Ate joka dator Kaldearte

Erredakzioa 2024ko eka. 6a, 16:42

Bost konpainiatako artistak elkartu dira, Kaldearte hasteko prest. Argazkia: Gasteizko Udala

Guztira, 31 konpainiaren lanak ikusi ahal izango dira ostiraletik igandera; bost talde gasteiztarrenak, besteak beste.

Ostiralean hasiko da Kaldearteren XVIII. edizioa, kaleko arteen nazioarteko erakustaldia. Aurten, formatu guztietako 81 emanaldi aukeratu dituzte eta, horien artean, ikusleek jaialdi ospetsuenen azken edizioetan saritutako lanak ikusi ahal izango dituzte, besteak beste.

Programazioa 31 konpainiak osatuko dute: horietatik bost Gasteizkoak dira, bederatzi Euskal Herriko beste txoko batzuetakoak, zortzi Estatukoak eta bederatzi atzerrikoak. Gaur goizean, Falerina lorategian egindako topaketan, konpainia horietako bost Gasteizen eskainiko dutenari buruz hitz egin dute.

Bertan, Sonia Diaz de Corcuera Kultura zinegotzia, Cirque Hirsuteko Damien Gaumet, Les Filles du Renard Paleko Fanny Aquaron, Maite Guevara, Altraste danza taldeko Ignacio Monterrubio eta Zurrunkako Eñaut Gorbea elkartu dira.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago