Igandean, Martxoaren 3ko manifestazioan, ALEAk grabatutako bideo batean, eskuan bandera gorri bat daraman neska gazte bat ikus daiteke istiluak sortzen ari den ertzain infiltratu bat identifikatzen eta seinalatzen. Antza denez, kalez jantzitako kaputxadun ertzain hori lurrean dagoen pertsonaren atxiloketan laguntzen ari zen.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.