2024/03/02 10:00-13:00

TAILERRA

Gauekoak | Akroyoga

Gauekoak | Akroyoga
Balea Akroyoga (Heraclio Fournier kalea, 39), Gasteiz

Lantegi intentsibo honek akroyoga hasieratik praktikatzen lagunduko dizu. Balea Akroyoga eta Mugimendu zentroaren eskutik, praktika horren oinarrizko eta funtsezko kontzeptuak landuko ditugu, ikasle bakoitza kontuan hartuta. Oinarrizko poseak ikasteko bideari ekingo diogu (txoria, balea, aulkia, tronua...), bai eta oinarrizko kontzeptuak ere: lerrokadura, spottingaren garrantzia...

Denbora badaramazu pentsatzen, orain duzu Akroyoga ezagutzeko aukera. Ez da beharrezkoa bikoteka izena ematea. Animatu!

Izen-emateak otsailaren 22tik aurrera hemen.

Informazio gehiago:
vitoria-gasteiz.org/gauekoak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago