Hilaren 23an inauguratuko dute Korrikaren denda

Erredakzioa 2023ko aza. 17a, 10:37

Luntxa eta kontzertua izango dituzte inaugurazioan. Argazkia: @gasteizkorrika

Gasteizko Aldabe kaleko 7an paratuko dute euskararen aldeko ekimena bultzatzeko materiala salgai.

23. Korrikaren atzoko aurkezpen ofizialaren ostean, ekimena bultzatzeko Gasteizko denda noiz irekiko duten iragarri du AEK-k: hilaren 23an zabalduko dute, arratsaldeko zazpietan, Aldabe kaleko 7. atariaren parean.

Inaugurazio ekitaldian mokaduak hartzeko aukera egongo da, eta, aurreratu dutenez, Oinutsik taldearen kontzertu akustikoarekin batera girotuko dute arratsaldea.

Bertan egongo den materialaren gaineko ideia bat izateko, edo zuzenean online erostea nahiago dutenentzako denda.korrika.eus atariaren azpisaila atondu dute euskararen aldeko ekimenaren antolatzaileek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide