Ernai gazte antolakundeak bi kateatze-ekintza egin ditu ostiral honetan, goizean, Gasteizen eta Bilbon, espetxeratze agindua jaso berri duten Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarren askatasuna aldarrikatzeko. Bi protestetan dozenaka gazte bildu dira kateatutakoei babesa emateko, eta horietako asko identifikatu ditu Ertzaintzak.
Gasteizen, bi gazte kateatu dira Olagibel kaleko Ertzaintzaren komisarian. Protestaren ondorioz, gutxienez hiru gazte atxilotu ditu polizia autonomikoak, agintaritzako agentearen aurkako atentatua egotzita, eta ertzainek 40 lagun inguru identifikatu dituzte. Bilbon, berriz, beste bi gazte Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzaren eraikinean kateatu dira, eta gutxienez bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak.
Goizeko atxiloketak salatzeko, Ernaik elkarretaratzea deitu du gaurko, 19:00etan Andre Maria Zuriaren plazan.
BIDEOAK
Ertzaintza modu oldarkorreak beste behin gazteon kontra jo du!!!
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) September 22, 2023
Ez gaituzue geldituko! pic.twitter.com/scxTK0DNoO
Hala ere, Aitor eta Galder aske nahi ditugu eta gure kideei babesa ematen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu!#AitorEtaGalderAske pic.twitter.com/FmUI5tAtuD
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) September 22, 2023