IKUSKIZUNA | 'i [ n ] t e r a [ k ] z i o'

Ikuskizun honek dantzaren bidezko gorputzen mugimendua, zuzeneko musika eta teknologia berriek eskaintzen duten aukera bisualak eta honen interakzioa ditu oinarri. Ikuskizuna momentuko konposizio eta inprobisazioaren bitartez garatzen da, publikoak proposatutako gai batzuk abiapuntu hartuta. Saio bakoitza aparteko eta errepikaezina da.
Izen-emateak azaroaren 17tik aurrera hemen.
Informazio gehiago:
vitoria-gasteiz.org/gauekoak
TAILERRA | Bertikalak eta alderantzikatuak

"Pinoa" egitea gustatzen zitzaizun baina inoiz ez dizute ondo zelan egin behar den irakatsi? Buruz behera egotea gustatzen zaizu baina oreka mantentzea kostatzen zaizu? Edo behingoz zure beldurrei aurre egin nahi diezu eta buruz behera egoten ikasi?
Bi orduko lantegi honetan oreka, alineazioa eta erresistentzia landuko ditugu zure bertikalak hobetu ditzazun. Poliki poliki paretatik aldendu eta zure kabuz buruz behera mantentzeko erremintak emango dizkizugu. Ez du axola inbertidekin edo bertikalekin aurretiko esperientzia daukazun ala ez. Ariketa bakoitza maila desberdinetara moldatu egingo dugu. Jarri dezagun mundua buruz behera!
Izen-emateak urriaren 6tik aurrera hemen.
Informazio gehiago:
vitoria-gasteiz.org/gauekoak
IRTEERA | Espeleologia

Jarduera honetan Gorbeia mendiaren erraietan dagoen barrunbe mitiko hau ezagutzeko aukera izango dugu. Mairuelegorreta kobazuloan barrena galeria mitikoetan zehar barneratuko gara, punturik ikusgarrienetatik zeharkatzen: La capilla, el Zarpazo, Peña Grande edo Deabruaren Putzua.
Izen-emateak urriaren 6tik aurrera hemen.
Informazio gehiago:
vitoria-gasteiz.org/gauekoak
TAILERRA | Mikologia

Garrantzitsua da ingurunea eta eskaintzen diguna ezagutzea, horregatik proposatzen dugu lantegi hau, jangarriak diren perretxiko nagusiak eta nolabaiteko toxikotasuna edo pozoitzeak eragin ditzaketen perretxiko nagusiak bereizten ikasteko. Hasteko, sarrera labur bat egingo dugu mikologiaren oinarriak ulertzeko, eta, ondoren, Gorbeialdera joko dugu gure saskiekin ibilbide bat egiteko. Amaitzeko, bildutako lagin guztiak identifikatzeko saskiekin ibilbidea egiteko.
Izen emateak irailaren 29tik aurrera hemen.
Informazio gehiago:
vitoria-gasteiz.org/gauekoak
IRTEERA | Hontza Extrem + bisita gidatua

Altueran aske sentitzen bazara eta erronkak gustuko badituzu, hau da zure aukera. Erronka desberdinak dituzten bost gune, errezenetatik hasita zailenetaraino heldu arte. Tirolinak, lianak, uztaiak, infernuko zeharkaldia... eta gainditu beharko dituzuen joko gehiago!
Baina... esfortzuak bere saria izango du. Atxeta Baserrian Maider Undaren eskutik oraindik Gorbeian mantentzen den ogibidea deskubrituko dugu. Artaldea gidatzeko gai diren artzain-txakurrak, Gorbeiako gazta berezia egiteko behar diren ardien esnea eta hain tradizio garrantzitsua hiltzen uzten ez duten pertsonak.
Izen-emateak irailaren 22tik aurrera hemen.
Informazio gehiago:
vitoria-gasteiz.org/gauekoak
TAILERRA | Wild Cooking - 'Piperbeltz'

Sukaldaritza gustuko duzu baina etxetik kanpo egitea probatu nahi duzu? Errez jarriko dizugu. Piperbeltz proiektuaren sortzaile eta kide diren Dani eta Ikerrekin batera, Urarteko Baratzetara goaz kozinatzera. Piperbeltz natura eta sukaldaritza elkartzen dituen ikus-entzunezko proiektu bat da. Euskal Herriko txoko ezkutuak, bertako fauna, flora eta lehengaiak ezagutzea eta zabaltzea, zero kilometroko produktuen eta tokiko ekoizle gazteen aldeko apustua eginez.
Izen emateak irailaren 13tik aurrera hemen.
Informazio gehiago:
vitoria-gasteiz.org/gauekoak
TXANGOA | Basoa gauez ezagutzen

Basoek xarma berezia dute egunean zehar, baina nola ikusten dira gauean? Zeintzuk dira bertan eguzkia desagertzerakoan agertzen diren animaliak eta izakiak? Basoa magikoa da. Bere iluntasunarekin, isiltasunarekin, bere fauna, ilargia, izarrak edo hontzen uluekin. Ibai eta Ibonekin batera basoan gauez murgilduko gara, zer aurkituko dugun jakin gabe.
Izen-emateak irailaren 13tik aurrera hemen.
Informazio gehiago:
vitoria-gasteiz.org/gauekoak