Arabako 41 herritara iritsiko da Korterraza

Erredakzioa 2023ko eka. 23a, 12:30
David P. Sañudok 'Artesanía' film laburra estreinatuko du. Argazkia: KORTERRAZA

Korterrazak 35 film labur hautatu ditu aurtengo ediziorako, horietako zortzi arabarrak. Jaialdi ibiltariak 52 proiekzio izango ditu, eta Artziniegan eta Ekoran hasiko da larunbat honetan. Lanbroa film labur arabarrak irabazi du aurtengo Euskara Saria.

Film laburrak Arabako uda kulturalaren protagonistak izango dira berriz ere, eta Korterraza jaialdiaren XIV. edizioak aire zabaleko zinema erraldoi bihurtuko du gure lurraldea. Uztailaren 20tik 22ra bitartean, Gasteizen; eta ekainaren 24tik irailaren hasierara bitartean, Araba osoan, Korterraza Araba zikloaren IX. edizioarekin.

Zinemaldi ibiltariak guztira 52 proiekzio antolatuko ditu Arabako 41 herritan, sarrera libre eta doakoarekin: asteburu honetan, ekainaren 24an, Artziniega eta Ekora izango dira lehenengo geltokiak, eta, ondoren, Aramaio, Langarika, Erentxun, Urbisu, Burgu, Maeztu, Murgia, Narbaxa, Durruma, Etura, Gebara, Legutio, Okondo, Loza, Urizaharra, Gesaltza Añana, Dulantzi, Bernedo, Berantevilla, Ozio, Zabalate, Bastida, Agurain, Araia, Amurrio, Komunioi, Larrazubi, Estavillo, Laudio, Uribarri Ganboa, Dura, Zurbao, Antoñana, Boveda, Korro, Izarra, Llanteno, Ondategi. 2022an, 12.000 arabar inguru hurbildu ziren Kultura Kalean elkarteak antolatutako jarduerez gozatzera.

Korterraza Gasteiz

Bestalde, uztailaren 20tik 22ra izango da aurten Korterraza Gasteiz film labur eta musika jaialdia, Artiumen. Hiru egunetan, 22:00etatik aurrera film laburrak ikusi ahal izango dira, baina lehenago, 18:30etik aurrera, kontzertuak izango dira museoaren kanpoko plazan:

  • Uztailaren 20an, ostegunean:
    • 18:30 The Soulbreaker Company
    • 20:00 Rufus T. Firefly
  • Uztailaren 21ean, ostiralean:
    • 18:30 Kamikaze Helmets
    • 20:00 MFC Chicken
  • Uztailaren 22an, larunbatean:
    • 18:30 Memphis
    • 20:00 Sex Museum

Horrez gain, abuztuaren amaieran eta irailaren hasieran, gai sozialeko obrak ardatz dituen Korterraza Sensibiliza emanaldiaren txanda izango da, Artiumen; eta abuztuaren 31n, berriz, Korterraza Txikirena, Zumaia plazan.

35 film laburren hautaketa

Gasteizko zein Arabako herrietako ikusleek 35 lanez osatutako film labur sorta nabarmena gozatu ahal izango dute. Aurreko edizioetan bezala, hautaketa batzordeak lan zaila izan du jasotako 1.123 lanen artean erabakitzeko. "Film laburren maila oso altua da. Oso obra onak iristen dira, eta zaila da batzuk hautatzea eta beste batzuk kanpoan uztea", azaldu dute antolatzaileek.

Aukeratutako lanen artean, El crédito (Jose Sacristanekin), Tu tijera en mi oreja (Miguel Angel Muñoz), Amarradas (Carmen Cordoba) eta Jose Mota (Plastic Killer) nabarmendu dituzte.

Gainera, arabar zigiluko zortzi film labur izango dira edizio honetan: El parto (Xabi Vitoria), GASwoMAN (Xabi Vitoria), Artesanía (David P. Sañudo), Malkoak (Sonia Estevez), Lugar de Nacimiento (Mikel Bustamante), Lanbroa (Aitzol Saratxaga), Influencer (Nerea Torrijos) eta Psicópatas de clase media (Alvaro Herrero eta Hector Amado). "Arabako film laburrak estatu mailako indartsuenetakoak dira azken urteotan. Lurraldeko zinemagile asko gauza oso interesgarriak egiten ari dira, askotarikoak eta jarraitutasuna dutenak", nabarmendu dute antolatzaileek.

Euskara Saria: Lanbroa

Arabako film laburren artean, batek sari bat eskuratu du dagoeneko Korterrazako edizio honetan. Aitzol Saratxagak zuzendutako eta Amania Filmsek ekoitzitako Lanbroa film laburrak Bertako Igogailuak - Euskara Saria jaso du. Sariak euskaraz filmatutako lanak ekoizten eta zabaltzen lagundu nahi du, eta, eskudiruzko sari batez gain, film laburra Sail Ofizialean sartzea dakar. Kutsu fantastikoa duen pelikulak baso batetik ateratzen den lanbroak izututa bizi diren aita eta alaba baten istorioa kontatzen du.

Sariak

Aurten jaialdiak 8.000 euro inguru banatuko ditu saritan. Aurreko edizioetan bezala, hautaketagatik eta ikusle kopuruagatik ere ordainduko du, epaimahaiaren eta publikoaren ohiko sariez gain:

  • Alex Angulo eta Keler Sariak: Sail Ofizialeko film labur onenak
  • Publikoaren Laboral Kutxa Saria: ikusleek aukeratuko dute, beren botoekin
  • Eleyco Taldea Saria: komedia onena
  • Bertako Igogailuak - Euskara Saria: euskarazko film labur onena
  • Korterraza Txiki - El Correo Saria
  • Sensibiliza Saria

HAUTAKETA

Sail Ofiziala
  • París 70, Dani Feixas
  • Tu tijera en mi oreja, Carlos Ruano
  • Takbir, Jordi Calvet
  • Actos por partes, Sergio Milan
  • 7 dosis de dopamina, Virginia Rodriguez
  • Pocos, buenos y seguros, Ales Paya eta Gorka Lasaosa
  • La loca y el feminista, Sandra Gallego
  • Ayúdame, Cristian Beteta
  • Artesanía, David Perez Sañudo
  • Amarradas, Carmen Cordoba González.
  • El crédito, Alex Escudero
  • Malkoak, Sonia Estevez
  • Lanbroa, Aitzol Saratxaga
Erakustaldia
  • Influencer, Nerea Torrijos
  • El peor oficio del mundo, Luis Larrodera
Komedia
  • Plastic Killer, Jose Pozo
  • Los gemelos, Gaston Haag
  • Psicópatas de clase media, Alvaro Herrero eta Hector Amado
  • Tu tijera en mi oreja, Carlos Ruano
  • El parto, Xabi Vitoria (lehiaketatik kanpo)
  • GASwoMAN, Xabi Vitoria (lehiaketatik kanpo)
  • Fiona, Rafa Cortes
Txiki
  • Polaire, de Leonis Levy, Laura Al Bayati, Morgane Michel, Sara Briand, Sélène Bentz, Alice Hobadam eta Fanny Martin
  • Swing to the Moon, de Marie Bordessoule, Adriana Bouissie, Nadine De Boer, Elisa Drique, Chloé Lauzu, Vincent Levrero eta Solenne Moreau
  • Graine de Paresse, Robin Artero, Aurore Devichi, Juliette Gueydan, Manon Jumel, Elsa Mandelsaft, Benjamin Mourgues, Sophie Nippert eta Elodie Tardif
  • Malacabra, de Marylou Bort, Mathilde Bourges, Hugo Florin, Jeremy Guibert, Valentine Miniot, Vincent Nogues, Axel Prukop eta Pierre Segonds
  • Aiko - Me encanta el mar, Cesar Déneken
  • Apocalypse Dog, de Aziliz Le Clainche, Camille Nasarre, Jing Qian, Juliette Barraux, Emma Plumey eta Lucile Arnaud
  • Skydome, Adolfo Aliaga eta Anna Juesas García
  • Malkoak, Sonia Estévez
Sensibiliza
  • Conguito, David Ontoria
  • Lentejas, Jose Antonio Campos
  • Lugar de nacimiento, Mikel Bustamante
  • El establo, Elisa Puerto
  • Perder, Ruben Guindo
  • Whirlpool 3933, Jose Luis Santos
  • Synchronie passagère, Julia Le Bras Juarez, Emmie Marriere, Marianne Fourmanoit, Laura Techer, Louise-Marie Rousselie, Jean Delamarre eta Alexis Prost

KARTELA

Erlazionatuak

Aire zabaleko laburrak, bueltan

Erredakzioa 2023 mar 01 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide