Ateak irekitzeko prest da Bode berria

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 30a

Azken orduko enkargu eta lanak amaituta, asteazken honetan inauguratuko dute Bode, Gasteizko Alde Zaharreko taberna enblematikoenetakoa. Asier Moreira eta Koldo Galan sukaldari gazteen eskutik oraingoan.

Taberna eta jatetxea aurkituko dute inauguraziora gerturatzen direnek. Ostegunetik aurrera, berriz, garaian garaiko eta gertuko produktuekin prestatutako azokako menuak, gosariak eta pintxoak eskainiko ditu Bode berriak Errementari kalean. Lokalari buelta bat eman eta aurpegia garbitu diote, baina "Mikelek zaindu zuen taberna" mantendu nahi dute, eta horretarako tabernari, terrazari eta "betiko xarmari" eutsiko diete.

Otsailaren 1ean, asteazkenean, irekiko ditu ateak, 19:00etan, eta hilaren 2tik aurrera hasiko dira ohiko eskaintzarekin. Eguneroko martxaren berri jakiteko, gainera, @bode.jatetxea kontua prest dute Instagramen.

Prestaketa lanetan ari diren bitartean, Bodera hurbildu da ALEA, aste honetan jaioko den proiektua bertatik bertara ezagutzera.

Erlazionatuak

Bueltan da Bode

Erredakzioa 2022 abe 30 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago