Bihar, abenduak 15 izango dituen egunean, itxiko ditu ateak Gasteizko Alde Zaharreko tabernarik esanguratsuenetariko batek: Gorbea Bodegoiak, Bodegoiak, Bodek… Bihar ateak itxiko ditu, baina espero dezagun denbora gutxian, odol eta indar berrituta, beste norbaitek zabaltzea.
"Bukatu da, eta banoa entzun genion aurreko asteburuan azken urteotan tabernaren ardura osoa izan duen Mikel azkoitiarrari"
"Bukatu da, eta banoa" entzun genion aurreko asteburuan azken urteotan tabernaren ardura osoa izan duen Mikel azkoitiarrari; eta hedabide ugari elkarrizketa bat lortzen saiatu diren arren, horiek izan dira entzun dizkiogun hitz apurrak. Izan ere, ez bera ez bere bazkide ohiak, inoiz ez dira foko-argien dirdira zaleak izan; lana erruz eginagatik, beti itzalean, eguneroko jardunaren bitartez hitz egiten.
Hogeita hamabost, 36, hogeita hamazazpi urte… Inor akordatzen al da noiz zabaldu zuten Bode taberna Mikelek, Kikek eta Jonek? 1984? 1985? 1986? Hor nonbait…
Eibarko Amenabar eta Katu Kale tabernetan zaildutako barmanak 80ko hamarkadaren erdialdean orduko Bitorixa ezagutu, Debabarrenetik ibaian gora egin, eta hiriburura etxez aldatu ziren. Etxez, eta behar lekuz, nahiz eta ogibidea mantendu zuten: barman, kamarero, tabernero…
Orduko Gasteiz, Vitoria zen bertako kaleetan ibiltzen ziren gehienentzat: "Capital atificial de un país singular", eta Hertzainek ederto berotzen zizkiguten gainak, beste batzuk "aprieta el gatillo" edo "desobediencia" oihukatzen zuten bitartean.
"Istorio ugari konta genitzake gutako edonork, bertan bizitako hamaika pasadizu, baina historia bakarra du Gorbea Bodegoiak"
San Roke, Refugio, Onassis, Cantón, Iturri, Larri, Rosa, Jastepi eta Bodegoia… bazegoen non edan, eta non musika ona entzun. Edozein tabernatan has zintezkeen poteatzen, baina amaitu, beti Boden amaitzen zen. Ez dakit nola, baina sartu nahi genuen ia guztiak sartzen ginen, sardinak latan nola gu hala.
Istorio ugari konta genitzake gutako edonork, bertan bizitako hamaika pasadizu, baina historia bakarra du Gorbea Bodegoiak, joan deneko 35 urte luze hauetan Jonek, Kikek eta bereziki Mikelek barraren atzealdean idatzitakoa: rock’n’roll-a bozgorailuetan eta euskara ahoan.
Gozatu erretreta, Mikel, irabazia duzu-eta!
ERREAKZIOAK SAREAN
Bodegon taberna, Gasteiz, Hertzainak, euskara eta baskoak. pic.twitter.com/rDyqeINgSZ
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) December 14, 2021
???????? AGUR BODE ???????? https://t.co/V5y8zRmJFh
— Jimmy Jazz Gasteiz (@JimmyJazzGz) December 14, 2021
Gasteiz euskaldunago egiteko ezinbesteko izan da BODE. "Agur" baino, "gero arte" izango ote da! https://t.co/92WCHiqb2q
— IKA Gasteiz (@IKA_Gasteiz) December 14, 2021
Boderik gabeko Gasteiz imajinatzea zaila egingo zaigu askori. https://t.co/pDhacXs3gj
— iker bizkar (@GARA_ikerbizkar) December 14, 2021
«Bihar, abenduak 15, itxiko ditu ateak Gasteizko tabernarik esanguratsuenetariko batek: Gorbea Bodegoiak, Bodegoiak, Bodek [...] Espero dezagun denbora gutxian, odol eta indar berrituta, beste norbaitek zabaltzea» | @ArabakoALEA
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) December 14, 2021
???????????? Gero arte, Bode!https://t.co/zvOv3Ga2fe
GERO ARTE, BODE! ????
— Mikel Buruaga (@MKulungele) December 14, 2021
✍???? «Bihar itxiko ditu ateak Gasteizko Alde Zaharreko tabernarik esanguratsuenetariko batek: Gorbea Bodegoiak, Bodegoiak, Bodek… Espero dezagun denbora gutxian, odol eta indar berrituta, beste norbaitek zabaltzea». https://t.co/zbifdPI0nf
"Bukatu da, eta banoa" esan omen du Mikelek eta Bode itxiko du. Gasteiztar askoren gaztaro luzatuen eszenatokirik onena.
— Hasier Arraiz (@hasier_arraiz) December 14, 2021
Garai bat amaitu izanaren seinale guztiak agortzear daude. ???????? https://t.co/iy6zQO5j9z
Bapatean, bizitzaren zati handi bat ixten dudan sentsazioa sartu zait. https://t.co/X4VcIXwlGq
— Vanessa Sánchez (@vanessanchez_) December 14, 2021
Zenbat gau eta zenbat goiz!!! Mila esker Bode!!!https://t.co/xTYqhV8ipe
— ibon Txurruka (@TxurrukaIbon) December 14, 2021
Agur eta ohore, 'Bode'! https://t.co/IWRIhaGTcF
— Ibai Trebiño (@ibaitrebino) December 14, 2021
https://t.co/feM8diL5dR pic.twitter.com/CZaDDr0G17
— David Grisaleña (@dgrisalena) December 14, 2021
Hainbat urte, hainbat istorio… ✊AGUR ETA OHORE✊ https://t.co/t9etQMuaXh pic.twitter.com/PYEycHv6tv
— Iñigo Velez de Mendizabal (@ivmendizabal) December 14, 2021