Kantari

Udaberrian ospatuko da Kantari ikuskizuna

Kantari 2022ko aza. 21a, 08:50

Aurreko edizio bateko parte-hartzaileak. ALEA

Kantari ikuskizunean izena emateko epea zabalik egongo da abenduaren 16ra bitartean.

Hasiak gara berriz ere umeentzako Kantari ikuskizuna prestatzen eta nobedade ugari izango dugu aurtengo edizioan gainera. Lehena, data aldaketa izango da. Izan ere, abestiak behar bezala prestatu eta etxeko-lanak ganoraz  egin ahal izateko, esku artean dugun edizio berria 2023ko udaberrian ospatuko dugu. Gainera, aurten abesti berriak ere izango ditugu entzungai eta horiek ikasteko dendora gehixeago izango dute partaideek.

Ohi bezala, Gasteizko 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek daukate Kantarin parte hartzeko aukera eta horretarako, gelakideekin batera, 4 eta 5 lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte. Taldekide guztien datuak jasotakoan, galdetegi bidez burutu beharko da izen-ematea.

Gogoratu, Kantarik ez duela inolako lehiaketa kutsurik; eta ez da irabazle ezta galtzailerik ere izango. Parte hartzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena. 

Noiz ospatuko da?

Dendaraba merkatal gunean dagoen Vital Kutxa Fundazioaren aretoan ospatuko dugu Kantari ikuskizuna. Baina parte hartu nahi izatekotan, beharrezkoa da izena aldez aurretik ematea.

Beharrezkoa bada, eta izen-emate kopuruaren arabera, zozketa egingo da izena ematen duten guztien artean. Zozketa egin ostean, parte-hartzaileen behin betiko zerrenda ezagutaraziko da. Gabonak aurretik egingo da abestien banaketa eta hortik aurrera parte-hartzaileek martxoa arteko tartea izango dute abestiak ikasi, koreografia prestatu eta nahi adina entsaiatzeko.

Kantari 2023ko martxoaren 18 eta 19an ospatuko dugu, eta aldez aurretik, martxoaren 11 eta 12an entsegu orokorra egingo dugu Dendaraban bertan. Parte-hartzaile bakoitzari aldez aurretik jakinaraziko zaie dagokien ordu eta egun zehatza.

Parte hartu

Izena emateko epea zabalik dago honezkero eta abenduaren 16an itxiko da. Parte hartu nahi baduzu, zure lagunekin batera taldea osatu eta honako galdetegia betetzea besterik ez duzu:

Zalantzak argitu edota informazio osagarria eskuratzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke honako kanalen bidez:

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago